Zarauzko Plataforma

Lurperatzearen aldeko Plataforma Zarautzen trenbidea lurperatzea bultzatzeko elkartu garen herritarren, elkarteen eta eragileen topagunea da.

Plataforma honekin bat egiten dugunok uste dugu badela garaia zarauztarrok duela bi hamarkada baino gehiagotik amesten dugun trenbidea lurperatzeko proiektua behingoz gauzatzeko.

Gure ustez, trenbidea herrigunetik igarotzen den tartean lurperatzea da behin betiko irtenbide bakarra Zarautzen zehar salgaien trenak sortzen dituen zarata eta bibrazio arazo guztiak amaitzeko, eragozpen horiek bizilagunen osasuna eta ongizatea kaltetzen baitute. Are

gehiago kontuan hartuta bobinen trafikoa eta bolumena nabarmen handituko direla laster.

Hori bera ulertu dute, halaber, 2000. urteaz geroztik, Zarauzko Udalak –Udal-eremuko alderdi guztiak barne–, ETSk, Eusko Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarreko talde politiko guztiek, trena lurperatzeko proiektua helburu estrategiko eta lehentasunezkotzat hartu

baitute, bai beren programetan, bai hirigintza- eta lurralde-planetan, bai plan estrategikoetan.

Bestalde, trazadura-aukerei buruzko informazio-azterlana, egikaritze-proiektua idatzi aurretik egin behar dena, 2014an amaitu zen. Azterlan horri berriro ekitea eta irrikaz amesten dugun lurperatzerari bide emango dioten hurrengo urratsak zehaztasunez jorratzea baino ez

litzateke faltako.

Horretan oinarrituta, dokumentu honen sinatzaileok honako hau diogu:

1. Prozesu honetan parte hartzen duten eragile eta erakunde guztiei (Udala, alderdi politikoak, ETS, Eusko Jaurlaritza...) eskatzen diegu konpromiso esplizitua har dezaten Zarautzen trenbidea erabat lurperatzea burura eramateko.

2. Helburu hori bultzatu ahal izateko, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa dela aldarrikatzen dugu, gainerako eragileekin batera. Hori dela eta, Udalari eskatzen diogu herritarren foro bat sortzea, prozesuan parte aktiboa izango den eta prozesuaren helburuak lortzea bermatuko duena.

3. Zarauztar guztiei, eta baita mota guztietako erakunde eta elkarteei ere eskatzen diegu dokumentu honekin bat egitea eta aktiboki parte hartzea lurperatzea lortzeko ekimen guztien antolaketan eta garapenean.